XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bethik hiltzia latz gûtan
Handi eta ttipietan
Ezarten dû ororetan
Min gogorra bihotzetan.

Pharte har dezagûn
etxekuen bihotz minetan,
Agur Maria erran dezagûn
ororek algarrekilan.

4 gerren jelkhaldia: egin ehortzeta behar suñetakuekin. Aiñgûriak khantan.

Hil hau zien dolûgarria
Haiñ beitzen maithagarria;
Orozbatkoz ez galdia,
Argitzen bizitzia.

Beitira hunen eginak
Besterentako hunbidiak,
Dûtû bere etxenkuak
Ez gû ûzten ûlhûntiak.

5 gerren jelkhaldia: oihanian; jelkhi Gaztanbide, Etxeberri, Hardoi oihantzaiña, Eiherabarren ihizlaria.

Gaztanbide
Gaztanbidetik elk'eta
Arrunt Erregiñanian
Bi jauziz jokhatzen gûtûk,
Santa Graziko oihanian.